XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zutzaz esan liteken
dena da gutxi,
izan ziñalako
ertilari gurenetako,
euskaldun leial,
erritar guzien laguna.

Toki berezia dezu
gure biotzetan,
Beobide jaun on-ona.

Ai, banitzake Orixe!
Lizardi edo Lauaxeta!
olerki eder bat eskeintzeko
egun ontan zuri,
elbe ederrez eratuta!.

Baña... erriko alaba onek
Zumai`tarren izenean
lantxo au eskeintzen dizu
biotz-biotzez egiña,
erritar usai goxoz ornitua,
zuk naiko zenduan alakoa!.

Ezin utzi aitatu gabe
guda aurrean ezagutu nuen
zure lantegi kresala.

Atarian Txeru txakurra
zaunkaka bitsa zeriola;
zein urreratu arengana?
Kate luzeaz lotuta,
bazter guzik apurtu bearrean,
arek ateratzen zuen zarata!
Kresalan sartzeak
bazuen bere lana.

Amaika jun ta etorri
egin nituen
neska gaztea nintzala.

Nere irudi bat
amaitzeke gelditu zan
gudan ateratzean,
ogeita bat urte nituela.